Hertzainak

"Eguneroko ilusioa"

EGUNEROKO ILUSIOA Lyrics by Hertzainak
Eguneroko ilusioa
etxekook argiro dugu
karnetean dugu bai
infernuaren helbidea.
Adarrak mozturiko xinaurriak gara
bakoitza bere poxpolu-kazan
pasiloak lotzen gaitu
zentzunbako burruka ergelean.
Eta aspaldi leherturiko puxika
haizatzeko diren hitz hutsalak
esaten ditugu bakealdietan.
Haize kirastua diren hitzak
aitonaren graziatxoak bezala
hartzen ditudanak.
Hauxe da eguneroko ilusioa.

Berriz hasten direla dirudi
ene gelan jarraitu behar
xinaurri, haize eta puxiketan pentsatzen
etxean burruka baitago berriz
etxean burruka dago berriz.
  • 8165 Likes
  • 25198 Views
  • 597 Comments
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z